2007-11-29

ANTZERKIA



Badakizuenez... eta ez badakizue orain jakingo duzue, asteazkenean, hilak 28, antzokira joan ginen "Ohe hegalaria" antzezlana ikustera.
Umeak oso formal egon ziren orokorrean eta horrek esan nahi du gustukoa izan zutela.
Argazki batzuk atera ondoren, umeak despistatu egiten zirela eta, ez gehiago ateratzeko eskatu ziguten. Oraingoz hauekin nahiko izan beharko.

Como ya sabéis... y si no, ahora lo sabréis, el miércoles 28 fuimos al teatro a ver "Ohe hegalaria". Se portaron bien, lo cual quiere decir que les gustó.
Hicimos unas fotos y nos dijeron que no hicieramos más porque despistabamos a los niños/as. Por esta vez pasará con estas.

2007-11-21

INGELESEZ JOLASTEN



Badakizuenez, aspaldi ingelesa lantzen ari gara ikastolan. Beste hizkuntzetan jolastea ere ondo etorriko zaizuelakoan Mari Asunek helbide batzuk pasa dizkigu zuek ingelesez ere ondo pasatzeko.


Hace tiempo que estamos aprendiendo inglés en la "ikas". Hemos pensado que jugar en inglés también sería "chuli". Mari Asun nos ha pasado unas direcciones para que podamos hacerlo.

2007-11-19

KONTSUMO TAILERRAK


Azaroaren 5etik 9ra Kontsumo Tailerretan parte hartu genuen. Astean zehar hiru tailer ezberdin egin genituen:

1.-Ontziak.
2.-Etiketak.
3.-Supermerkatua.

Monitoreak egon ziren tailer hauek zuzentzeko eta benetan parte hartu eta ondo pasatu zutela neska-mutilek bertan.
Ez ginen oso azkarrak izan eta ez genuen argazkirik atera (hurrengo batean izan beharko).


Del 5 al 9 de noviembre tomamos parte en los Talleres de Consumo, que fueron tres :

1.- Recipientes.
2.- Etiquetas.
3.- Supermercado.

Para cada taller teníamos una monitora responsable y lo pasamos muy bien.
No fuimos muy listas y no hicimos ninguna foto (otra vez será)

2007-11-15

FOLKLORE ESKOLA


Hasi, hasi gara eta hemen jarriko ditugu aurtengo gure lehen argazkiak. Urriaren 29an Lakua Gizarte- Etxera joan ginen Folklore Eskolakoen emanaldi bat ikusi eta entzutera. Primeran pasa genuen beraiek jotako abestiekin eta, gainera, gutako batzuk bertan parte hartu zuten.
Ea gustatzen zaizuen eta beste bat arte.



Ya vamos poco a poco con el blog y aquí tenemos la primera tanda de fotos del curso. El 29 de octubre estuvimos en el Centro Cívico de Lakua viendo una actuación de la Escuela de Folclore. Nos lo pasamos en grande con las canciones que nos ofrecieron y, además, algunos de los nuestros subieron al escenario. A ver si os gustan.