2008-01-31

MENDI IRTEERA



Urtarrilaren 20an 2.B mailako guraso eta haur talde batek mendi irteera bat egin genuen. Azazeta mendatetik Itxogainara igo ginen. Gero San Bitor-eko baselizara jaitsi ginen eta bertan hamaiketakoa egin genuen: bakoitzak emandakoa denon artean jan genuen eta baselizako aterpean sua egin ondoren txistorra batzuk erre genituen. Eguraldi ederra izan genuen eta primeran ibili ginen. Horren froga hemen dituzue bertan ateratako argazkiak. EA NOR ANIMATZEN DEN HURRENGOA ANTOLATZEN!!

2008-01-29

NOSKIREKIN IKASTOLAN


Gaur goizean Noski eta bere lagunak ikastolara etorri dira guri bisita bat egitera. Noski, beti bezala, dotore agertu zaigu eta oso ondo pasatu dugu berarekin. Eman digun mezurik garrantzitsuena ondo pasatzeko eta asko jolasteko izan da, baina beti EUSKARAZ.
Gogoratu: Aladin, kalabazin, EUSKARAZ HITZ EGIN.



Hoy a la mañana Noski y sus amigos han venido a la ikastola a estar con nosotros/as. Noski, como siempre, estaba muy elegante y lo hemos pasado muy bien con ellos. El único mensaje que nos ha mandado ha sido que lo pasemos muy bien y que juguemos mucho, pero siempre en EUSKARA.
No lo olvidéis: Aladin, Kalabazin, EUSKARAZ HITZ EGIN.