2008-02-22

ARTIUM




Atzo goizean Artiumen egon ginen. Bukatu berria dugun planeten gaiari buruz hainbat artelan eta ondoren tailer bat egiten. Artelanak ikusten oso hausnarketa politak egin genituen eta ondoren tailerrean izugarri gozatu genuen mozten, pegatzen eta baita ere rodilloekin margotzen.
Museoan bertan ezin zirenez argazkiak atera, hemen dauzkazue zuen seme/alabak tailerrean.

Ayer por la mañana fuimos al Artium y estuvimos viendo obras sobre el recién terminado tema de los planetas. En el museo no se pueden hacer fotos y por ello aquí tenéis las de los talleres que hicimos después.

2008-02-07

SANTA AGEDA.


Aste honetan Santa Ageda ospatu dugu ikastolan. Mari Carmenek grabatu zuen bideotxo hau hemen ipini dugu zuek ikusi eta gozatzeko.

Esta semana hemos celebrado Santa Ageda en la ikastola. Mari Carmen grabó este pequeño vídeo y aquí lo ponemos para vuestro disfrute.

2008-02-01

INAUTERIAK


Gaur arratsaldean inauteri jaia ospatu da Ikastolan, eta gu guapo-guapo atera gara gure Lore mozorroarekin. Oso formal dantzatu dugu eta gero sekulako txokolatada egin dugu. Argazkiak ikusteko Ikastolako Blogera joan eta handik ikusi.

Esta tarde se ha celebrado en la Ikastola la fiesta del carnaval. Nosotros-as estábamos guapísimos-as con nuestros disfraces de Flor y además hemos bailado fenomenal. Para terminar, nos hemos zampado una buena chocolatada. Si queréis ver las fotos las tenéis en el Blog de la Ikastola.

2008-01-31

MENDI IRTEERA



Urtarrilaren 20an 2.B mailako guraso eta haur talde batek mendi irteera bat egin genuen. Azazeta mendatetik Itxogainara igo ginen. Gero San Bitor-eko baselizara jaitsi ginen eta bertan hamaiketakoa egin genuen: bakoitzak emandakoa denon artean jan genuen eta baselizako aterpean sua egin ondoren txistorra batzuk erre genituen. Eguraldi ederra izan genuen eta primeran ibili ginen. Horren froga hemen dituzue bertan ateratako argazkiak. EA NOR ANIMATZEN DEN HURRENGOA ANTOLATZEN!!

2008-01-29

NOSKIREKIN IKASTOLAN


Gaur goizean Noski eta bere lagunak ikastolara etorri dira guri bisita bat egitera. Noski, beti bezala, dotore agertu zaigu eta oso ondo pasatu dugu berarekin. Eman digun mezurik garrantzitsuena ondo pasatzeko eta asko jolasteko izan da, baina beti EUSKARAZ.
Gogoratu: Aladin, kalabazin, EUSKARAZ HITZ EGIN.



Hoy a la mañana Noski y sus amigos han venido a la ikastola a estar con nosotros/as. Noski, como siempre, estaba muy elegante y lo hemos pasado muy bien con ellos. El único mensaje que nos ha mandado ha sido que lo pasemos muy bien y que juguemos mucho, pero siempre en EUSKARA.
No lo olvidéis: Aladin, Kalabazin, EUSKARAZ HITZ EGIN.

2007-12-22

ZER MODUZ OPORRETAN?



Badakigu oporretan gaudela eta egun hauek familian eta lagun artean pasatzekoak direla, baina, hala ere, gustura jakingo genuke zer moduz ari zareten pasatzen eta, batez ere, zer moduz portatu den Olentzero aurtengoan. Idatz ezazue, gurasoen laguntzaz, zertan ari zareten, bi lerrotan bada ere. Horretarako sartu komentarioetan eta "anonimo" aukeratu. Ondo pasa eta ikusi arte.

Sabemos que en navidad la familia y los amigos son lo que mandan, pero nos gustaría que nuestros chicos y chicas nos contarais qué tal os lo estáis pasando y, sobre todo, cómo se ha portado Olentzero este año. Para ello, con la ayuda de aita y de ama, entrad en comentarios y, eligiendo "anónimos", contadnos lo que se os ocurra. Ondo pasa eta ikusi arte.